Albisteak

 

ALKATETZA DEKRETUA (2017-307024)

2568/1986 Errege Dekretu bidez onetsitako Tokiko Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Araudiko 78.1 eta 80 artikuluetan zehaztutakoren arabera

ERABAKI DUT:

Lehena.- Udalbatzaren ohiko Osoko Bilkurarako deialdia egitea. Batzarraldia, Udalbatzar aretoan egingo da, 2017ko uztailaren 12an, 19:00etan, ondorengo gai zerrendaren arabera. Batzarkide kopuru legalaren faltagatik, ezingo balitz batzarraldia egin, bigarren deialdiz, bi egun beranduago egingo litzateke

GAI-ZERRENDA

  1. Onartu, hala badagokio, 2017ko maiatzaren 10ko akta.
  2. 2017ko maiatza eta ekainaren alkatetza dekretuen berri ematea.
  3. 2017ko 1. hiruhilabeteko aurrekontu gauzatze egoeraren berri emata
  4. 04/TRAN CRED zenbakidun aurrekontu aldaketaren berri ematea.
  5. 05/HAB CRED zenbakidun aurrekontu aldaketaren berri ematea..
  6. 06/CRED ADIC zenbakidun aurrekontu aldaketaren berri ematea..
  7. Onartu, hala badagokio, Amadako Izarrak elkarteei diru-laguntza nominatiboak.
  8. 2018. urteko Jai Lokalaren onarpena
  9. EH-BILDUK aurkeztutako mozioa: Ekainak 28, pertsona LGTBI+ eskubideen nazioarteko eguna
  10. EH-BILDUK aurkeztutako mozioa: Justizia eta memoriaren aldeko udalen sarean
  11. EH-BILDUK aurkeztutako mozioa eta EAJ-PNVK aurkeztutako mozioa: Diru Sarreak Bermatze Errenta prestazioaren eztabaidari buruzkoa.
  12. Galde-eskeak

Bigarrena.- Erabaki hau Udalbatza-kideei jakinaraztea, etor ezin duenak udalburutza honetan nahiko aurretiaz jakinarazi beharko duela ohartaraziz, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 12.1 artikuluan xedatutakoaren arabera