Kokapena

Lurralde historikoa: Bizkaia

Epaitegi-barrutia: Durango

Eskualdea: Durangaldea

Lur-eremua: 29,95 km2

Kokapena: 43º 15' 47" I eta 0º 44' 25" E

Geografia: Berriz Durangaldeko udalerrietariko bat da, Ibaizabal errekaren goi aldean. Erreka honen eskuma eta ezker aldera zabaltzen den. Berrizko iparraldea aldapatsua da eta aldapa hauek Oiz (1.026 m) mendiko mendi hegalak dira eta Bizkaiko tontorrik handiena. Udalerriko gailurren artean Artiezu mendia (484 m) aipatu behar da. Ibaizabal errekaren hego-aldean aldiz, Durangaldeko mendiak iragartzen dituzten tontorrak daude. Berrizko tontorrik handiena Gaztelumendi (305 m) delarik. Ibaizabal errekara bere ura isurtzen duten errekatxo asko daude, hauen artean Magunas eta Akelkorta.

Mugaldeak: Iparraldean Garai eta Ziortza-Bolibar; Hegoaldean Elorrio; Ekialdean Mallabia eta Zaldibar eta Mendebaldean Abadiño.