Eraispen lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Prozedura honen bidez interesdunak eraispena egiteko lizentzia eskatuko dio Udalari.

Bere izaerarengatik, eraispen-lanak obra handien lizentziaren menpe daude, eraikuntza baten egitura aldatzen delako.

Eskabidea eta dagokion dokumentazioa aurkeztu ondoren prozedura hasi egingo da. Eskaera onartzen bada, interesdunak lizentziari dagozkion tasak ordaindu beharko ditu

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Oinarrizko eta exekuzio proiektua

Legezko informazioa

  • Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa, Euskadiko Autonomia Estatutua
  • Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen araudia onartzen duen Errege Dekretua.
  • Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legea
  • Lurzoruari buruzko Legearen Testu Bateratua onartzen duen ekainaren 20ko 2/2008 Errege Dekretu Legegilea
  • Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea.
  • Hiri Antolamenturako Plan Orokorrak
  • Toki Ogasunei buruzko ekainaren 30eko 5/89 Foru Araua
  • Langileek lan-ekipoak erabiltzeko zaindu beharreko gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituen uztailaren 18ko 1215/1997 Errege Dekretua aldatzen duen azaroaren 12ko 2177/2004 Errege Dekretua.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Araua.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 112/2009 Foru Dekretua, uztailaren 21ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko zergen kudeaketari buruzko Araudia onesten duena.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-bilketari buruzko Araudia onesten duen abenduaren 27ko 215/2005 Foru Dekretua.
  • Toki Erakundeen Ondasunei buruzko Araudia onartzen duen ekainaren 13ko 1372/1986 Errege Dekretua.
  • Toki Korporazioetako Zerbitzuen Araudia onesten duen 1955ko ekainaren 17ko Dekretua.
  • Aplika daitezkeen ordenantza fiskalak eta hirigintzakoak.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.berriz.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Iturritza 51, 48240 - Berrizen kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Berriz Udaleko telefono honetara: 94 682 40 36 - 94 682 45 84.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.