Eguneko zentroan sartzeko eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez interesdunak eguneko zentroan sartzea eskatuko du.

Eguneko arreta zentroen zerbitzuaren aginpidea BFAri dagokio. Mendekotasun Legearen katalogoko zerbitzuetan agertzen den zerbitzua da.

Eskaera eta dagokion dokumentazioa Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan aurkeztu behar da, eta hemendik gizarte txosten bat igorriko da eta beste dokumentazioarekin batera BFAko Gizarte Ekintza Sailera bidaliko da.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Erroldatze-ziurtagiria
  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • GZIN -ren ziurtagiria
  • Ondasun Zerga eta PFEZaren fotokopia
  • Diru-sartzeak eta Ondasunak
  • Obligaziorik gabez sartze dokumentua
  • Egotekotan interesdunaren ezgaitasuna frogatzen duen dokumentua
  • Menpekotasun mailaren erabakia
  • Osasun txostena

Legezko informazioa

  • Herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Toki Araubidearen Oinarriak arautu dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
  • Interesdunei komunikazioa igortzeko irizpideak ezartzen duen 1999ko apirilaren 14ko Agindua, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 26ko 30/1992 Legearen 42.4 artikuluan aurreikusitakoa.
  • Mendetasun-egoeran daudenen Autonomia Pertsonala eta Arreta Sustatzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legea.
  • 504/2007 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, mendetasunen bat duten pertsonen egoera baloratzeko baremazioa onartzen duena; halaxe ezarrita baitago autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruz abenduaren 14an emandako 39/2006 Legean.
  • Abuztuak 22ko 145/2001 Foru Dekretua, inoren menpeko adinekoak Bizkaiko Foru Aldundiaren titulartasunpeko eguneko zentroetan sartzeko sistema; inoren menpeko adinekoak eguneko zentroetako plaza itunduetan nahiz hitzartuetan sartzeko sistema; eta inoren menpeko adinekoak eguneko zentroetako plaza ez-itunduetan edo ez-hitzartuetan sartzeko banakako ekonomi laguntzen emakida araupetzen duena.
  • 145/2001 Dekretua aldatzen duten FORU DEKRETUAK:
    • Abenduak 23ko 213/2002e FD
    • Abenduak 16ko 365/2003 FD
    • Martxoak 23ko 39/2004 FD
    • Azaroak 28ko 185/2005 FD
    • Abuztuak 23ko 239/2006 FD
    • Abenduak 30eko 214/2008 FD
    • Urtarrilak 27ko 7/2009 FD
    • Abenduak 1eko 161/2009 FD
  • Mendetasun-egoeran daudenen Autonomia Pertsonala eta Arreta Sustatzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legea.
  • Gizarte Zerbitzuen abenduaren 5eko 12/2008 legea.
  • Mendekotasun egoera onartzeko prozedura arautzen duen apirilaren 24ko 74/2007 Bizkaiko Foru Aldundiaren Dekretu Foralak. Azaroaren 6ko 197/2007 Dekretu Foralaren bidez aldatuta.
  • Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako egitura organikoaren arauak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren Araudi Organikoa onetsi duen martxoaren 18ko Bizkaiko Foru Aldundiaren 38/2008 Foru Dekretua.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.berriz.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Iturritza 51, 48240 - Berrizen kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Berriz Udaleko telefono honetara: 94 682 40 36 - 94 682 45 84.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.