Obren gauzatze epea luzapena ematea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez interesdunak egiten ari diren obern gauzatze epearen luzapena eskatuko du.

Luzapen honek hirigintza lizentziek ezarritako zenbait eperen edo denboren handitzea edo atzerapena suposatzen du, hauen hasierari, etenaldi edo bukaerari dagokionez.

Sustatzaileak epearen luzapena premiatu dezake, lizentziaren baldintza orokorretan edo proiektuaren onarpenean aurreikusitako zehaztapenen arabera, beti ere antolamendu baliabidean aurreikusitako epea gainditzen ezean.

Aurkezpen epea, eskaintza bakoitzeko interesdunak aurkezten dituen eskaintzen baldintza-agiri eta erabakitako epeen araberakoa izango da.

Lizentziak efektu gabe geratuko dira ez badira betetzen baldintzen menpeak, kasu horretan eskatutako luzapena ezin izango da onartu.

Era berean, luzapena ez da onartuko baldin eta, obrak hasi baino lehen, jatorrizko lizentziaren ematearen baldintzak desagertuko balira, edo ukapena bidezkotuko luketen baldintza berri batzuk bat-batean gertatuz gero.

Izapide hau jatorrian emandako epeetan, hasierari edo gauzatze bukaerari eman gabeko obren lizentzien titularren pertsona fisikoei zuzenduta dago.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak

Legezko informazioa

  • Herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Toki Araubidearen Oinarriak arautu dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
  • Interesdunei komunikazioa igortzeko irizpideak ezartzen duen 1999ko apirilaren 14ko Agindua, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 26ko 30/1992 Legearen 42.4 artikuluan aurreikusitakoa.
  • Tokiko Gobernua modernizatzeko neurriei buruzko abenduaren 16ko 57/2003 Legea.
  • Administrazio Publikoen egitekoak zehaztekouztailaren 30eko 155/2001 Dekretua.
  • Udalaren Plan Orokorra (Berezkoa Udaletxe bakoitzerako)
  • EAEko Lurzoru eta hirigintzaren ekainaren 30eko 2/2006 Legea
  • Eraikin, Instalazio eta Lanen gaineko zergak arautzen dituen Ordenantza Fiskalak (Berezkoa Udaletxe bakoitzerako)
  • Hirigintza diziplinarako ordenantzak edo arauak (Berezkoa Udaletxe bakoitzerako).

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.berriz.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Iturritza 51, 48240 - Berrizen kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Berriz Udaleko telefono honetara: 94 682 40 36 - 94 682 45 84.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.