Udal txartelaren aldizkako berriztapena

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez interesdunak udal zerbitzu eta izapide jakin batzuetarako titularra identifikatzeko balio duen Udalak igorritako txartelaren aldizkako berriztapena eskatuko du.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Argazkia

Legezko informazioa

  • Herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Toki Araubidearen Oinarriak arautu dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
  • Interesdunei komunikazioa igortzeko irizpideak ezartzen duen 1999ko apirilaren 14ko Agindua, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 26ko 30/1992 Legearen 42.4 artikuluan aurreikusitakoa.
  • Tokiko Gobernua modernizatzeko neurriei buruzko abenduaren 16ko 57/2003 Legea.
  • Udal txartelen erabilpen baldintzak udal bakoitzean indarrean dauden eta zerbitzua erregulatzen duten Ordenantzen menpekoa izango da.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.berriz.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Iturritza 51, 48240 - Berrizen kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Berriz Udaleko telefono honetara: 94 682 40 36 - 94 682 45 84.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.