Izatezko bikoteen baja udal erregistroan

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Prozedura honen bitartez interesdunak edo interesdunek baja eskatuko duten Izatezko Bikoteen Udal Erregistroan.

Behin-behineko bategiteen Izatezko Bikoteen Udal Erregistroan baja emango dute urriaren 30ko 8/2004 Foru Arauak (izatezko bikoteak arautzen dituena) ezarritako suntsipen-arrazoiak dauzkaten bikoteek.

Honako hauek dira arrazoi horiek:

  1. Biak ados daudenean.
  2. Bikotearen kide baten aldebakarreko erabakiagatik, besteari modu frogagarrian jakinarazi ondoren.
  3. Bikotearen kide baten heriotza edo heriotza-adierazpenagatik.
  4. Bikotekideen arteko ezkontzagatik.
  5. Bikotearen edozein kidearen ezkontzagatik.

Aurreko egoeraren bat ematen denean Udal Erregistroan baja eskatu beharko da.

Udal Erregistroan izen emateak ezeztatu egingo dira honako kasuetan:

  • Bikotearen bi kideen eskaeragatik
  • Kide bakarraren eskaeragatik, beste kideari bikotearen bukaera jakinarazten dion komunikazioa erantsiz
  • Kide batez heriotzagatik, heriotza-ziurtagiria aurkeztu.

Izatezko Bikoteen Udal Erregistroak Izatezko Bikoteen Lurralde Bulegoari jakinarazi beharko diote egindako izen-emateak indarrean dagoen legediarekin bat balioztatzeko.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Erroldatze-ziurtagiria
  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Erregistro Zibileko ezkontza ziurtagiri
  • Bikoteko kide batek besteari elkartasunaren bukaeraren komunikazioa
  • Bikoteko kide baten heriotza ziurtagiria

Legezko informazioa

  • Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa
  • Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legea
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 42.4 artikuluan zehaztutako jakinarazpenak igortzeko irizpideak ezartzen dituen 1999ko apirilaren 14ko Agindua
  • Espainiako Kode Zibila
  • Izatezko Bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 Legea
  • Datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea
  • Izatezko bikoteen zerga-araubideari buruzko urriaren 30eko 8/2003 Foru Araua
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 22ko 124/2004 Dekretua

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.berriz.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Iturritza 51, 48240 - Berrizen kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Berriz Udaleko telefono honetara: 94 682 40 36 - 94 682 45 84.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.