Banakako gizarte beharretarako Laguntza eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez interesdunak banakako gizarte beharretarako laguntza eskatuko du.

Langutza hauek udal laguntza eta preztazio ekonomiko multzoa dira. Ez dute aldizkako izaerarik eta gizarte larrialdiko egoerak arintzeko edo konpontzeko edo gizarte bazterketa egoerak prebenitzeko zuzenduta daude, bai berez, bai beste baliabie eta prestazioekin batera.

Gizarte beharretarako laguntza eskatzeko baldintzak honako hauek dira:

  • 18 urte baino gehiago izatea edo legalki emantzipatua izatea edo, beztela, emantzipatzeko izapide legala bideratuta izatea.
  • Udalerrian erroldatuta egotea modu iraunkorrean eskaria egin baino sei hilabete lehenago gutxienez.
  • Elkarbizitza-unitate ekonomiko beregaineko kide guztien artean baliabide ekonomiko nahikoak ez izatea adierazitako beharra konpontzeko.
  • Edozein Administrazio Publikoko beste laguntzarik lortzeko aukerarik ez izatea edo eskatzen den prestazioa beharra betetzeko baliabide propiorik ez izatea.
  • Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Legearen 13.2 artikuluan zerrentaduta dauden egoeretako batean ez egotea, “Zerga obligazioak bete gabe edukitzeari buruz” dagokienez 13.2.e atalean adierazten dena izan ezik.

Bakarrik utzitako pertsonek, tratu txarrak jasandakoek edo bere ezohiko egoera eta behar urgentea adierazten dituzten antzeko egoeran daudenek, beraz, laguntza hauen bidez egoera horri aurre egingo dituztenek, ez dute aurretik adierazitako baldintzak bete behar eta espedientean adieraziko da.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Erroldatze-ziurtagiria
  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • OHZ-ren azken ordainagiria
  • Osasun txartelaren fotokopia
  • Familia-unitatearen errenta egiaztagiria
  • Diru sarreren frogagiria

Legezko informazioa

  • Euskadirako Autonomia Estatutua onesten duen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa.
  • Herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Toki Araubidearen Oinarriak arautu dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea.

Espediente bakoitzari aplikatu beharreko araudia, Euskadiko araudia eta lege esparrua.

  • Administrazio Publikoen egitekoak zehaztekouztailaren 30eko 155/2001 Dekretua.
  • Gizarte Zerbitzuen abenduaren 5eko 12/2008 legea.
  • Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko18/2008 Legea.
  • Gizarte Bazterkeriaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legea.
  • Udal eskuduneko diru-laguntza denez udal bakoitzeko dagokion ordenantza arautzailea.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.berriz.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Iturritza 51, 48240 - Berrizen kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Berriz Udaleko telefono honetara: 94 682 40 36 - 94 682 45 84.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.