Gizarte inklusiorako laguntza bereziaren eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez interesdunak gizarteratzeko laguntza bereziak eskatuko ditu.

Gizarteratzeko laguntza berezia laguntza periodiko bat da, izaera ekonomikoduna, oinarrizko beharrei zein gizarte/lan inklusio prozesu bati loturiko gastuei zuzenduta dagoena eta gastu hauei aurre egiteko diru-sarrera nahikoa ez duten bizikidetzako unitateetan integraturiko pertsonei zuzenduta dagoena.

Gizarte esklusio edo urrakortasun egoera batean aurkitzen diren pertsona edo pertsonei zuzenduta dago, eta hurrengo betekizunak betetzen dituztelarik:

  • 18 urte baino gehiago eta 65 urte baino gutxiago izatea.
  • Bizkaian bizi izana gutxienez eskaria aurkeztu baino 6 hilabete lehenagotik.
  • Oinarrizko beharrei erantzuteko edota gizarte-deserrotzea ekiditeko nahikoa baliabide ekonomiko ez izatea.
  • Haien gizarteratzea errazteko xedea duen Banako Esku-hartze Plan bat sinatu izana eta horrekin jarraitzea.

Behar bezala egiaztatutako aparteko baldintzengatik edo larritasun biziko arrazoiengatik egoitzaren betebeharrak eta baliabide ekonomikoen mugak bete ezin diren salbuespen-kasuetan, Banako Esku-hartze Planaren helburuak erdiestea kolokan jartzekotan, ez dira egoitza-betebeharra eta baliabide ekonomikoen muga aplikatuko.

Udalak pertsona eskatzaileei prozeduraren ebazpen eta jakinarazpenerako ezarritako gehienezko epeaz jakinaraziko die, baita ere isilune administratiboak sortu dezakeen ondorioez.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Erroldatze-ziurtagiria
  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Bikotea ez edukitzearen zin egindako deklarazioa
  • Familia unitatearen egiaztatze dokumentua

Legezko informazioa

  • Euskadirako Autonomia Estatutua onartzen duen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa.
  • Herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Toki Araubidearen Oinarriak arautu dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
  • Mendetasun-egoeran daudenen Autonomia Pertsonala eta Arreta Sustatzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legea.
  • Gizarte Zerbitzuen abenduaren 5eko 12/2008 legea.
  • Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren Araudi Organikoa onetsi duen martxoaren 18ko Bizkaiko Foru Aldundiaren 38/2008 Foru Dekretua.
  • Gizarteratzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 20ko 76/2004 Foru Dekretuan egindako transkripzio-akatsak zuzentzen dituen abenduaren 21eko252/2004 Foru Dekretua.
  • Gizarteratzeko laguntza berezia arautzen duen martxoaren 22ko Bizkaiko Foru Aldundiko 60/2011 FORU DEKRETUA.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.berriz.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Iturritza 51, 48240 - Berrizen kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Berriz Udaleko telefono honetara: 94 682 40 36 - 94 682 45 84.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.