Kontagailuen Irakurketa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez ur-kontagailuaren irakurketa udaletxera bidal daiteke.

Kontagailua etxebizitza edo lokal barruan dagoenean eta zerbitzuaren erabiltzailea kanpoan denean, harpidedunak berak irakurketa egin dezake eta udaletxeari igor diezaioke prozedura honen bitartez.

Informazioa helburu horretarako jarri diren baliabideen bidez jakiraraziko da 5 eguneko epean gehienez, erantzun komertzialeko txartelean dagoen datatik aurrera. Informazioa beranduago igortzen bada, ezin izango da ziurtatu fakturazioan eragina izango duenik.

Jakinarazitako informazioa zuzena ez dela uste bada, harpidedunari informazioa ukatzeko arrazoien berri emango zaio eta irakurketa egokia egiteko argibideak emango zaizkio.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak

Legezko informazioa

  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen araudia onartzen duen Errege Dekretua
  • Datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Araua
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 112/2009 Foru Dekretua, uztailaren 21ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko zergen kudeaketari buruzko Araudia onesten duena
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-bilketari buruzko Araudia onesten duen abenduaren 27ko 215/2005 Foru Dekretua
  • Toki Ogasunei buruzko abenduaren 16ko 9/2005 Foru Araua
  • Udal arautegiak
  • Bilbao Bizkaia Ur Partzuegoaren erabiltzaileei ematen zaien ur-hornikuntza eta saneamendu zerbitzua arautzen duen ordenantza
  • Bilbao Bizkaia Ur Partzuegoaren eremuan erabiltzaileei hornikuntza eta saneamendu zerbitzuak emateagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.berriz.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Iturritza 51, 48240 - Berrizen kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Berriz Udaleko telefono honetara: 94 682 40 36 - 94 682 45 84.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.