EZ NAZAZU BERTAN BEHERA UTZI kanpaina

Berrizko Udalak sustatu duen kanpainaren xede nagusia “ez nazazu bertan behera utzi” txakurren kakak batzea da. 16 orrialdeko txostentxo batekin, herrian erroldatuta dauden 800 txakurren jabeei izan behar dituzten betebeharren gaineko informazioa eman zaie. Horrez gain, txakurrak solte uzteko guneak egokitu dira.

Eremu hauek, argitalpenarekin batera doan planoan adierazten dira; guneak eta ibilbideak azalduz. Lehenak Kurutzondon kokatzen dira, ortu ludikoentzat erreserbatutako eremuan; Matzagan, ur deposituan bestea eta azkena, Matzagabarrenan: ibilbideak bestalde, ordutegi murriztua dutenak eta 24 ordukoak direnak bereizten dira.

Solte dauden txakurrek Matzaganekoa ibilbidea erabili dezakete, 20.00etatik goizeko 09.00ak arte ( udan) eta 19.00etatik 09.-00k arte ( neguan). Kanposanturako bidean, ordutegia 21.00etatik 09.00ak artekoa izango da urte osoan. Eta hirugarren ibilbideak, erreka eta ortu ludikotik paralelo doanak, ez du ordutegi murrizketarik.

Irudi txarra

Maskoten eta herritarren arteko elkarbizitza egokia bilatu nahi da “ eta hori denon artean lortu daiteke, batez ere txakurren jabeen partehartzearekin” adierazi zuen atzo Roland Isoird alkateak, kanpaina aurkeztean. Nabarmenena kaleetan nonahi aurkitzen diren txakur-gorotzak dira “ herriari itxura kaxkarra ematen diote; garbiketa lanak oztopatu eta batez ere auzotarrak kexati”.

“Ez nazazu bertan behera utzi” kanpainak kontzientziazioa bilatu nahi du; txakur-gorotzak batzea beharrezkoa dela barneratu behar dugu. Horretarako herrian, etxez etxe banatu den 16 orrialdeko txostena daukagu. Liburuxka honetan, maskotak zaintzeko aholkuak be ematen dira: Jabeek dituzten betebeharrak eta arau-hausteak dakartzan isunak, 30 eta 15.000 euro bitartekoak izango direnak.

Liburuxka honekin batera, Udaletxeak txakur-gorotzak batzeko poltsak eta hezur itxurako gailuak banatuko dizkie txakur jabeei eta hiru edukiontzi berezi jarriko ditu animalien aisialdirako egokitutako eremuetan.

Ez nazazu bertan behera utzi (PDF 7,58MB)

Ibilbideak eta aisialdi eremua (PDF 606KB)

Etxe-abereak