2. Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak

Zein da indarreko legeria?

• 50/1999 Legea, 287/2002 Errege Dekretuan garatu zena.
• 1570/2007 E. D.
• 101/2004 Dekretua, EAEn animaliak edukitzeari buruzkoa.

Arriskutsuak izan daitezkeen txakurren espezieko animaliak

Zerrendan agertzen direnak eta euren gurutzatzeak (I. eranskina, 287/2002 Errege Dekretua).

a) Pit Bull Terrierra.
b) Staffordshire Bull Terrierra.
c) American Staffodshire Terrierra.
d) Rottweilerra.
e) Dogo argentinarra.
f) Fila Brasileiroa.
g) Tosa Inua.
h) Akita Inua.

Osorik edo gehiengoan ondoko baldintza eta ezaugarri hauekin bat datozenak (II. eranskina, 287/2002 Errege Dekretua).)

a) Muskulatura sendoa, itxura indartsua, irmoa, atleta-gorputza, bizkortasuna, kemena eta erresistentzia.
b) Izaera nabarmena eta ausardia handia.
c) Ile motza.
d) 60-80 zentimetroko perimetro torazikoa, 50-70 zentimetroko altuera (soingurutzetik), eta 20 kg baino gehiago.
e) Buru handia, kuboidea, sendoa, kraneo zabala eta masail handiak, gihartsuak eta irtenak. Masailezur handiak eta sendoak, aho mardula, zabala eta sakona.
f) Lepo zabala, gihartsua eta motza.
g) Bular sendoa, zabala, handia, sahiets-hezur okerrak, bizkarralde gihartsua eta motza.
h) Aurreko gorputz-adarrak: paraleloak, zuzenak eta sendoak; atzeko gorputz-adarrak: oso gihartsuak, hanka handi samarrak, angelu txikia osatzen dutenak.

Aipatu diren arraza horiek ez ezik, eskumendun agintariek aukera dute beste animalia bat arriskutsutzat baloratzeko eta adierazteko. Hori irizpide objektiboak kontuan hartuta egingo da, hala ofizioz nola  jakinarazpen edo salaketa bat gertatu ostean, beti ere albaitari ofizialaren txostenaren ondoren.

AIDTren (arriskutsua izan daitekeen txakurra)  jabe eta horrelakoak paseatzen dituzten pertsona guztien obligazioak

• Adinez nagusia izatea.
• Erantzukizun zibileko asegurua formalizatuta edukitzearen egiaztagiria.
• Jabeak, eta baita animalia paseatuko duten pertsona guztiek ere,  arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia eduki behar dute.
• Animalia jabea erroldatuta egongo den udaleko AIDT erroldan erregistratuta egotea.
• Arriskutsua izan daitekeen txakur bakarra paseatzea.
• Txakurra beti eraman behar da muturrekoa jarrita.
• Uhala ez da hedagarria izango eta gehienez 2 metroko luzera izango du. Arnesak debekatuta daude.
• Animalia paseatzen denean beti eraman behar dira aldean lizentzia eta erregistroa.