1. Animaliak batzeko zerbitzua

Zer egin behar duzu zure maskota galdu baduzu?

Zure maskota galdu baduzu salatu berehala  Udaltzaingoari deituta, 635 717 091 telefono zenbakira,  edo  Iturritza kaleko 51. zenbakiko bulegoetan ( 946 824 036).
Gogoratu oso garrantzitsua dela zure animaliaren identifikazio-datuak eguneratuta edukitzea (mikrotxipa) Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrean. Zure animalia aurkitzen dugunean berehala deituko dizugu mikrotxipean agertzen den telefono zenbakira. Zure txakurraren erregistroko datuak aldatu nahi badituzu zure betiko albaitariarengana edo udaletxera joan behar duzu.

Zer egin behar da animalia bat aurkitzen bada?

Herri bidean galduta dagoen animalia bat aurkitzen baduzu  deitu Udaltzainari (635 717 091) edo udaletxeko bulegoetara (946 824 036)  batu dezaten. Garrantzitsua da,  ahal baduzu, animalia ihes ez egiteko moduan lotzea edo oratzea, horrela errazagoa izango delako jasotzea eta, aldi berean, istripuak  ekiditeko aukera izango dugulako.