Historia

 

XVIII. mendaren amaierak foru erregimenaren porrota ekarri zuen. Aberatsek kapitalista izaerako kanpoko beste merkataritza arloetan jarri zituzten bere etekinak eta horrek elizatearen eredu autarkikoa apurtu zuen. 1704an biztanleen %72 bere etxeen jabeak ziren. 1799an %52 besterik ez. Gizarte baldintzen narriadura gero eta urrunago dauden, eta gero eta kalitate txarrekoak diren lurren luberritzetan islatzen zen. Lur onenak aberatsenak baitziren. Nekazaritzatik ateratzen ziren etekinen etengabeko beherakadak eta Ingalaterratik zetorren forjaketa industrialak (sendoagoa eta merkeagoa zen), pobrezia eta atsekabea ekarri zuten elizatera. Konbentsioaren aurkako guda, Independentziarena eta Karlistadak ingurua betetzen zuen bide-lapurreria areagotu zuten. Aldi berean udaleko kutxa berehala hustu zen eta guden gastuei aurre egiteko diru eza zela eta, kofradiek herri-lurrak enkante publikoan saldu behar izan zituzten. Herri-lur horiek hain modu gogorrean zigortuak izan ziren nekazarien azken aukera ziren. Egoera honen benetako onuradunak baserritar aberatsak izan ziren, haiek esku-dirua baitzuten eta desamortizazio prozeduraren garaileak izango ziren. Gauzak horrela XIX. mendeko bigarren zatiko, eta XX mendeko hasierako irudia honako hau da: nekazaritza eta abeltzaintza arloak etsirik zeuden. Nekazariek nekez lortzen zuten jabeei errentak ordaintzea eta oso egoera larrian ateratzen ziren aurrera. Gazteek zuten irtenbide egokiena atzerriratzea zen.