Historia

 

XX. mendeko lehen hamarkadetan industri arloa pizten da. Errota zaharrek ezin diete irin fabrikei aurre egin, eta euretariko batzuk zentral elektriko txiki bihurtu eta metalurgi tailerrei laguntzen hasten dira (ez dute zerikusirik antzinako burdinolekin). Bizi baldintzak hobetuz doaz apurka, baina 1957 inguruan, Berrizko bi mila biztanleen %92 lehen sektorean ari zen lanean. Hogei urte beranduago, panorama erabat desberdina zen. Biztanleria bikoiztu egin zen, batez ere kanpotarrak etorri zirelako, Olakueta bihurtu zen udalerriaren erdigune behin betiko (errepideak eta trenbideak animatutako auzoa), biztanleen %67 industri sektorean zebilen, eta %8 bakarrik geratzen zen nekazal munduari lotura. Azkenik, mendeko azken hamarkada bietan, Berrizek beste metamorfosi bat izan du, industriak behera egin baitu zerbitzuen eta komunikabideen sektorearen mesedetan.