Historia

 

Berriztarren sortetxeak ondoko armak dauzka: Ezkutu ebakia 1a zilarrezko zelaian, gorri eta lili-oriztatuzko gurutze hutsa, eta 2a jakelado urdin-ilun eta gorria eta erdialdeko buruzagiaren lau jakelak, punta eta alboak urrezko lili lore banarekin. Arma hauek berauek beretu zituen Elizaldeko Udalak geroago adieraziko ditugun hainbat arrazoi historikoengatik. Arma hauei jaun-kasketa eta zelaiaren kolore bereko lanbrekinak dagozkie, eta aurreko honi beste hau gaineratzen dio Estanislao Jaime de Labayruenek bere "Historia de Bizkaia" deritzon liburuan: ikur gisa eta zimanaren gainean egokiturik, erbitxakur-buru bat, kolorea zikidurik eta urrezko iduneko bat duena.