Historia

 

Iragan denboretan nabarmendu izan ziren gizon ospetsuen jaioterria izan da Berriz, batzuk elizan izandako ardurengatik, bestetzu arte eta zientzietan eta are armetan ere erdietsiriko mailarengatik. Besteak beste direla, aipatu Otxoa Lopez Berrizeko dugu, Juan Bautista Zuazako eta Gomendio (1633-1679) Salamancako Unibertsitateko Kanon-irakalea, Juan Bautista Iturriozaga eta Asategui, Felipe V erregearen Laguntzailea, Pedro Bernardo Villarreal Berrizeko eta Saez Andikonakoa. Juan Vicente Zengotitabengoa eta Ariñoko monsignorea, San Juan de Puerto Ricoko arzapezpikutegiko burua izandakoa. On Martin Uribeko eta Anbedibar Mallagarayko. On Juan Ramon Iturrizako eta Garatze-Zabalak, 1741ean jaiotakoak, zenbait hiztegi idatzi zituen, "Manual del Cristiano" deritzan esku-liburua eta “Antigüedades de Bizkaia” deritzan 12 liburuko bilduma. Azken hauetaz balitu zen "Historia de Bizkaia" deritzona idatzi ahal izateko. Bernardo Gabiola eta Lazpita, Berrizeko San Lorenzo auzuneko "Karteruena" deritzan etxean jaio zen 1880an. Musika-giroan hezirik, Bernardok Madrileko Erret Musika-Kontserbatorioko Organo-katedra erdietsi zuen. Kontzertu-emaile eta maisu handia izan zen eta 1941ean Berrizeko seme kuttuna izendatu eta, geroago, beronen izena eman zioten kale bati. Azkenik, Margarita Marturanako serora aipatuko dugu, 1884ean Bilbon jaio izanik ere, neskatoa zelarik Berrizera etorri zena. Bertan ere egintzak burutu eta herriaren izena mundu guztian ezagutarazi zuen. Berrizeko misiolari-izpiritua hedatu zuen mundu guztian barrena, Berrizeko "Madres Mercedarias Misioneras" deritzanaren sortzaile izan zen eta 1934ean hil zen.