Historia

Gaur egun elizatea kokatzen den lurreko gizakien lehen zantzuak aro megalitikokoak dira. Iturzuriaga eta Ama Birjinen Basoko dolmenak eta Ipinarrietako tumuluak dira, Oizen hegaletan, eta gure aroko bigarren milurtekoaren aurreko herri nomadenak dira, Berrizko mugetatik at ere mugitzen baitziren. Nekazal teknikak ikastean, tribu eran eratutako talde hauek sakabanatutako asentamentu txikiak kolonizatzen joango dira.