Nortasuna eta Berriz Baserriz Ibilbideak

Ibilbidea

Naturgune zabala du Berrizek. Oizen magalean ibilbide askotarako lekua du.

Udalak beraz, ibilbide labur bi (PR) egokitu ditu herria zeharkatu eta natur ondarea ez-ezik ondare arkitektonikoa ere ezagutzera emateko. Aipatutako bi ibilbideak 7,5 eta 6,5 kilometrokoak dira. Batean baserriz baserriko bidean ezagutzen da herria. Bestean, herri-guneko jauregi eta lekuak ezagutu daitezke gehiago. Baina Durangaldeko GR229 ibilbideak ere zeharkatzen du Berrizko herria, batez ere Andikoa eta Sarria auzoetatik.

Azpimarratzekoa da, azkenik, Berriztik Oizera mendi bizikletan bidea egiteko aukera ematen duela. Teknikoki zaila ez bada ere, alderdi fisikoan ondo prestatua egotea komeni da, aldapa handia daudelako. Ibilbide osoan zehar, bidea nondik jarraitu seinalizazio argia dago.

Jaitsi ibilbidea (Pdf 1,27MB)

Nortasuna 6,5 Km: http://www.berrizoinez.com/nortasuna/index.php

Berriz baserriz 7,5 Km: http://www.berrizoinez.com/baserriz/

Arrierreka

Besoita