Herriko jaiak

dantzari

San Pedro eta Santa Isabel dira Berrizko jai nagusiak. Ohituraz, Elizondon egiten dira ekintzarik gehien. Sarritan “goiko jaiak” erantzuten dute berriztarrek ekainaren 29a eta uztailaren 2a tartean direla egiten diren jaiak izendatzeko. Izan ere, urtarrilaren 17an, San Antonio jaiak ere ospatzen dituzte berriztarrek. Jai honek, herriko behe aldean, Olakueta inguruan, egiten dira. Herritarrek osotutako jai batzordea da aipatuta bi jaietako egitaraua antolatzeko arduradun nagusi. San Pedro eta Santa Isabel jaietan, berriz, ezpatadantzariek izaten dute protagonismo berezia.

Jaiak baino egun batzuk arinago, herriko txistulariak dei egiten die plazara dantzan irten nahi duten “mutil gazte ezkongabeei”. Euren burua aurkezten dutenen artean, San Pedro eta Santa Isabel egunean Dantzari dantza egingo duen zortzikoa aukeratzen du txistulariak. Dantzariak eurak dira baita, San Pedro bezperan jaiak hasteko altxatuko den Donien Atxa ipiniko dutenak.

San Antonio jaietan azpimarratzekoa da, urtero egiten den fruitu eta barazkien erakusketa. Berezia eta bakarra da. Erakusketa-azoka da. Berrizko baserritarrek euren ortuko generorik onena eramaten dute. Azokan genero guztia elkartu eta elkarrekin egiten dute salmenta. Saldutakoa ere kutxa amankomun baterako izaten da eta gero, batutakoarekin, bi urterik behin bidaia bat egiten dute, beste herri eta leku batzuetako nekazaritza ustiapenak ezagutzeko.

San Antonio jaietan ere, entzute handia izaten dute Idi probek. San Antonio Sariketa Nagusiak 50 urte baino gehiago ditu. Urteko lehen proba garrantzitsuak dira. Gutxik dakite, baina, probetan egiten diren lehenengo “kinielak” Berrizen egin ziren.

  • Urtarrilaren 17an. San Antonio. Olakueta.
  • Igokundearen hurrengo igandean. Igokundea Andikoa auzoa.
  • Andikoa auzoko jaiaren hurrengo igandean, Sarria auzoko Urdaiaga jaiak ospatzen dira.
  • Ekainaren 24an. San Juan. Murgoitio auzoa.
  • Ekainaren 29an eta uztailaren 2an Jai Nagusiak San Pedro eta Santa Isabel.
  • San Pedro hurrengo igandean. San Pedro Txiki. Eitua auzoa.
  • Uztailaren 10ean. San Kristobal Txiki. Sallobente auzoa.
  • Abuztuaren 10ean. San Lorentzo. Sallobente auzoa.
  • Irailaren 29an. San Miguel. Okango auzoa.
  • Urriaren 13an. San Fausto. Eitua auzoa.
  • Abenduaren 27an. San Juan Ebangelaria. Berriz.

Beste jai batzuk

  • Urtarrilak 5, Errege Kabalgata.
  • Otsailak 2, Kandelaria Eguna. Andikoa auzoa.
  • Abenduak 24, Olentzero eta Mari Domingiren bisita.
  • Santa Ageda, Eguen Zuri, Txitxiburduntzi edo Basokoipetsu eta Karnabal jaiak.
  • Berrizko jaiak
  • Berrizko jaiak
  • Berrizko jaiak
  • Berrizko jaiak
  • Berrizko jaiak