Turismoa

 
Hasieran eraikin hauek zurezkoak izan ziren, behe-solairua baino ez zelarik harrizkoa. Orduan, oso ugariak ziren haritza eta gaztainondoa eta ez zen batere zaila berauek landu eta laboratzea. Geroago, XV mende aldera, goiko pisua haritz-zurez egin zen adreilu gorriz estalirik. Era honetako batzuk daude Berrizen, besteak beste. Berrizbeitia, Iturriza, Isunza eta Erroetako Olabe. Azkenean dena harriz egiten zen hala zurez nola manposteriaz.