Turismoa

 
Berriztarrena nabarmenduko dugu, zeren garrantzitsuena izan baitzen hala bere antzinakotasunagatik (IX mendekoa da) nola bere leinuagatik. Lariz Dorretxea, San Lorenzo ermita ondoan kokaturik, aurrekoaren garai berekoa da eta Pedro Villarreal Berrizkoak berreraiki zuen 1735ean. Azkenik, Sarria auzuneko Arria Dorretxea dugu aipatu beharrekoa, bere harlanduzko horma altuekin gotorleku itxura du. Oso zaharra da, nahiz eta aspaldi honetan berriztapen bat edo beste izan dituen.