Turismoa

 
XII mendekoa da. Nabe bakarra du eta hala kanpoaldeko hormak nola kontrahormak silarrizkoak dira. Barrualdeko hormak silarrizkoak eta manposteriazkoak dira. Eraiki zenez geroztik hainbat obra izan ditu, 1550ean buruturiko proiektua delarik garrantzitsuena, orduantxe erabaki bait zen gaur egun duen itxura. Horma eta gangak egin ziren, presbiterioa salbu, berau geroago egin bait zen, 1613 urte aldera. Erretaularen egilea Azkoitiko Martin Zalduako izan zen eta 1697 eta 1700 urte bitartean egin zuen. Mende erdi bat behar izan zen dorreari 34 oineko altuera emateko, bertan geldiarazi zelarik obra garrantzitsuagoei ekin ahal izateko.