Turismoa

 
Santutegi honek aipamen berezia merezi du aitzin-aitzinetik toki gurtua izan baita. Gaur egungo Andikoako Andra Mari eliza 1520koa da, estilo gotikoa eta Berrizeko San Juan Ebanjelaria elizako koruaren antzerakoa ditu. XV mendeko Andra Mari irudi bat duen Barroko – churringueresko aldikoa, eta detaile batzuek rokoko estilokoak – tankerako urrezko erretaula da azpimarragarriena. Bi dira santutegi honetan ospatzen diren jaiak, hala nola: Andra Mariren garbikundea, otsailaren 2an eta Jaunaren Igokundea zeruetaraino.