Gizarte-larrialdietarako laguntzak (GLL)

XEDEA:

Gizarte-larrialdietarako laguntzak ematea da. Izan ere, aldian-aldian emango ez diren prestazio ekonomikoak dira, eta haien hartzaileak hauek izango dira: gizarte bazterkeriaren egoerak prebenitzeko, saihesteko edo leuntzeko beharrezko diren gastu espezifikoei –ohikoak zein apartekoak– aurre egiteko behar beste baliabide ez duten pertsonak.

DEIALDIAREN ARAUDIA:

Alkatetza dekretua 2017-302061 (PDF 339KB)

ARAUDI ERREGULATZAILEA:

18/2008 LEGEA, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoa (EHHAA, 250/2008)

4/2011 DEKRETUA, urtarrilaren 18koa, Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzkoa (EHAA, 27/2011)

16/2017 DEKRETUA, urtarrilaren 17koa, gizarte-larrialdietarako laguntzei buruzko Dekretua aldatzen duena. (EHHA, 17/2017)