Zabor bilketa zerbitzua

Tamaina handikoak

Altzariak, etxetresna elektrikoak, liburuak, arropa, jostailuak eta abar baztertu nahi badituzu, aldez aurretik Rezikleta S. Coop. 902.540.154 telefonora deituz, batuko dira.

Oraindik erabili daitezkeen objektuak etxean bertan batuko dizkizugu, zurekin aurretik eguna eta ordua zehaztuz. Hondatuta edo apurtuta dauden objektuak kalean jasoko dira, aurretik telefonoz abisatuz. Zaborren edukiontzien ondoan jarriko dira, Hilabete bakoitzeko lehen eta hirugarren eguenetan eta egun berezietan (ikusi alboko egutegia), goizeko 8ak baino lehen.

Zabor organikoa

  • Kalean batuko dira astelehenetik zapatura bitartean
  • Gai organikoak sortzen dituzten jatetxeek, arrandegiek, tabernek, zabor-poltsak ondo itxita botako dituzte edukiontzietara
  • Edukiontzi guztiak egoki bete, ondo itxita gera daitezen; eta inoiz ez utzi lurrean

Paper-kartoia

  • Sar ezazu: Egunkariak, aldizkariak, kartoizko kaxak
  • Ez sartu: Plastikozko poltsak, bilgarrirako kortxoa

Ontziak

  • Sar ezazu: Plastikozko ontziak, plastikozko poltsak, plastikozko botilak, aluminiozko latak, latorrizko poteak, tetra-brikak, jogurt poteak
  • Ez sartu: Beirazko botilak, papel-kartoizko ontziak, bilgarrirako kortxoak

Beira

Beirazko enbaseak botila barri bihurtuko dira

  • Sar ezazu: Beirazko botilak, beirazko pitxerrak, beirazko ontziak
  • Ez sartu: Bonbilak, fluoreszenteak, leihoetako beira, tapa metalikoak eta kortxoak, ispiluak

Arropa eta oinetakoak

Edukiontziak Geltoki kalean eta Learreta Markina kalean (bolatokian) daude. Sar ezazu poltsa itxi batean: Arropak, oinetakoak, oihal hondarrak eta ehunak. Behar ez duzuna emanez, honetan laguntzen ari zara:

  • Jende behartsuenerantzat lan egonkorra sortzen
  • Zailtasunak dituzten pertsonei arropa ematen
  • Ingurumena zaintzen

Etxean erabilitako olioa birziklatzeko zerbitzu integrala

Hiru makina jarri dira kokapen hauetan:

  • Learreta-Markina z/g (Bolatoki ondean)
  • Geltoki kalean
  • Padure zeharkalean

Informazio gehiago: www.eko3r.com

Garbigunea - Durango

Helbidea: Montorretas auzoa - Durango (48200)
Sarbidea Durango-Elorrio errepidea, Simply-ren ondoan.
Telefonoa: 946 817 876

Beste guztiak:

Astelehenetik ostiralera: 9:30 - 13:30 / 15:30 - 18:30
Larunbatak eta igandeak: 10:00 - 14:00

  • eko3r
  • Garbigune
  • Zaborrak bannerra
  • Etxe-abereak bannerra