LURRALDE HISTORIKOA: Bizkaia EPAILARITZA-BARRUTIA: Durango
ESKUALDEA: Durangaldea LUR-EREMUA: 29,95 km2
KOKAPENA: 43º 15' 47" N y 0º 44' 25" E
GEOGRAFIA. Berriz Durangaldeko udalerrietariko bat da, Ibaizabal errekaren goi aldean. Erreka honen eskuma eta ezker aldera zabaltzen den. Berrizko iparraldea aldapatsua da eta aldapa hauek Oiz (1.026 m) mendiko mendihegalak dira eta Bizkaiko tontorrik handiena. Udalerriko gailurren artean Artiezu mendia (484 m) aipatu behar da. Ibaizabal errekaren hego-aldean aldiz, Durangaldeko mendiak iragartzen dituzten tontorrak daude. Berrizko tontorrik handiena Gaztelumendi (305 m) delarik. Ibaizabal errekara bere ura isuritzen duten errekatxo asko daude, hauen artean Magunas eta Akelkorta.
MUGALDEAK. Iparraldean Garai eta Zenarruza; Hegoaldean Elorrio; Ekialdean Mallabia eta Zaldibar eta Mendebaldean Abadiño.
BIZTANLERIA. Mende hasieratik berriztarrek baserrian beharra egiteaz gain, inguruko tailerretan ere egin izan dute behar. Kanpotarrak Berrizera inguruko herrialdeetatik etorten izan dira baina 1950az geroztik Gaztela eta Andaluziatik hainbat eta hainbat lagun etorri da. 1940. urtetik aurrera, tailerrak zabaltzen ziren neurrian herriak ere gora egin zuen, eta herriaren gorakadarekin, ekonomia mota ere aldatu egin zen. Biztanlegoaren bilakaera tabla honetan azaltzen da.
Urtea
Bilak.
|
1930 2061
|
1940 1991
|
1950 2138
|
1960 2207
|
1970 3540
|
1977 4279
|
1991 4216
|
1996 4121
|
2000 4259
|
Berrizko udalerriak, Berrizko Elizatea buru duela, 4.259 biztanle ditu gaur egun banatuta: Andikoa, erdigunetik 1,5 km.ra, 340 m.ko altueran, 114 biztanlerekin; Berriz-Olakueta, 3.409 biztanlerekin; Eitua, erdigunetik 1,2 km.ra, 160 m.ko altueran, 63 biztanlerekin; Okango, erdigunetik 1,9 km.ra, 160 m.ko altueran, 160 biztanlerekin; Mendibil-Sallobente, erdigunetik 1,4 km.ra, 300 m.ko altueran, 239 biztanlerekin; eta Sarriá, erdigunetik 2 km.ra, 320 m.ko altueran, 71 biztanlerekin.
Markesa Parkea
EKONOMIA. Berrizen industria asko dago, Bizkaia eta Gipuzkoa artean eta Durangotik hurbil dagoelako.
– Lehen Mailako Sektorea. Sektore honetan 33 lagun dabiltza beharrean, biztanlegoaren %2,3. Hirietatik barazkietarako, okelarako eta esnerako dagoen eskabide handiari erantzun behar izanak urteekin egoera aldatu egin du ortuarietarako erabilitako soroak gutxituz: artoa, baba, patata, ortuari, erremolatxa, arbi eta belardiak.
Basarriak ere behera egin du, industriak gora egin duen bitartean. Ondorioz, soroetan, gehienbat, pinuak landatu dira, basoak gehituz.
Abereen artean, gehien, behiak daude, gainerakoek aipatzeko beste garrantzirik ez dutelarik.
Nekazaritzarako lurrak
- Landutako lurrak
- Zelaiak
Basoak
Beste azalera batzuk
GUZTIRA
|
697 ha.
64 ha.
633 ha.
1295 ha.
657 ha.
2649 ha.
|
– Bigarren mailako sektorea. (Industria eta eraikuntza). Sektore honetan 813 behargin daude, lanean dagoen biztanlegoaren %57,6. Sektore hau da udalerri honetako ekonomiaren oinarria. Udalerriko biztanle gehienek beharpostu gehienak betetzen dituzte, nahiz eta Durangaldean lanean dabilen jendea ere egon. Berrizko industria hiru sektoretan sailkatzen da: burni-ola eta fundizioa, metalurgiako tailerrak eta janari industria.
– Zerbitzu sektorea. Sektore honetan 566 behargin daude, lanean dabilen biztanlegoaren %40,1.
KOMUNIKABIDEAK. Berriz, Durango-Markina autobideko 4. kilometroan dago. Autobusez joatea gura izanez gero Bizkaibus konpainiako autobusak har ditzakegu. Eta trenez joatea gura izanez gero, Eusko Trenetara jo genezake.