LEINU_ETXEAK. Haiseran eraikin hauek zurezkoak izan ziren, behe-solairua baizik ez zelarik harrizkoa. Orduan, oso ugariak baitziren haritza eta gaztainondoa eta ez zen batere zaila berauek landu eta laboratzea. Geroago, XV mende aldera, goiko pisua haritz-zurez egin zen adreilu gorriz estalirik. Era honetako batzu daude Berrizen, besteak beste. Berrizbeitia, Iturriza, Isunza eta Erroetako Olabe. Azkenean dena harriz egiten zen hala zurez nola manposteriaz.
Dorretxeen artetik, Berriztarrena nabarmenduko dugu, garrantzitsuena izan baitzen hala bere aintzinakotasunagatik (IX. mendekoa da) nola bere leinuagatik. Lariz Dorretxea, San Lorenzo ermita ondoan kokaturik, aurrekoaren garai berekoa da eta Pedro Villarreal Berrizekoak berreraiki zuen 1735ean. Azkenik, Sarria auzuneko Arria Dorretxea dugu aipatu beharrekoa, bere harlanduzko horma altuekin gotorleku itxura du. Oso zaharra da, nahiz eta aspaldi honetan berriztapen bat edo beste izan dituen.
Berriz dorretxea
ANDIKOAKO SANTUTEGIA. Santutegi honek aipamen berezia merezi du aintzin-aintzinetik toki gurtua izan baita. Gaur egungo Andikoako Andra Mari eliza 1560koa da, tankera ojibal beheranzkoa eta Berrizeko San Juan Ebangelaria elizako koruaren antzerakoa ditu. XV mendeko Andra Mari irudi bat duen Barroko tankerako urrezko erretaula da azpimagarriena. Bi dira santutegi honetan ospatzen diren jaiak, Andra Mariren garbikundea, otsailaren 2an eta Jaunaren Igokundea.
 |
 |
| Andikoako Santutegia |
AndraMari irudia |
Berrizeko San Juan Ebangelari Eliza. XII mendekoa da. Oin bakarra du eta hala kanpokaldeko hormak nola kontrahormak zilarrezkoak dira. Barrukaldeko hormak silarrizkoak eta manposteriazkoak dira. Eraiki zenez geroztik hainbat obra izan ditu, 1550ean buruturiko proiektua delarik garrantzitsuena, orduantxe erabaki baitzen gaur egun duen itxura. Horma eta gangak egin ziren, presbiterioa salbu, berau geroago egin baitzen, 1613 urte aldera. Erretaularen egilea Azkoitiaseko Martin Zalduako izan zen eta 1696 eta 1700 urte bitartean egin zuen. Mende erdi bat hehar izan zen dorreari 34 oineko altuera emateko, bertan geldierazi zelarik obra garrantzitsuagoei ekin ahal izateko.
Arkitektoaren beste erakusgarri bat udalerrian dauden 12 ermitak osotzen dute. Hona hemen: Olakuetako Antonio Sainduak, Murgoitioko San Juan Bataiatzailea, Berrizeko San Pedro, Medibil-Sallobenteko San Lorentzo, Urdayako Igokundea, Gorlizeko San Kristobal, Ametzuko San Jorge, Isuntzako San Pedro, Lasueneko San Martin eta Arangureneko San Fausto.